ITSASOAN ERE BADAUDELAKO KLASEAK

Mende erdi bateko historia eta gure familiako hainbat belaunaldiren lana daukagu atzean, munduko moko-finenei angularik eta itsaskirik onenak eskaintzen.
Angularekin hasi ginen lanean. Aparta, fina, bakarra. Bera izan zen gure Etxearen espezialitatea, eta halaxe izanez jarraitzen du orain ere. Angularekin, gauzak ondo egiteko zaletasuna txertatu ziguten gure aitona-amonek.
Gaur egun, Angulas IZAGUIRREk, kalitate on-oneko angulak hautatu eta prestatzen ditu, arreta berezia jarriz produktua eskurik trebeenek benetako mimoarekin landu dezaten. Horixe izango baita, izan ere, zure mahaian beste marken konparazioan sekulako aldea markatuko duen ñabardura.

  • ¿Qué es Vda. e Hijos de Jerónimo Izaguirre?