ITSASOAN ERE BADAUDELAKO KLASEAK

ITSASKI SASKI-NASKIA

Osagaiak (4 pertsonarentzat):

  • Kilogramo 1 abakando edo otarrain
  • 12 ganba
  • 4 zigala handi
  • ½ kg muskuilu
  • ½ kg mero
  • ½ kg zapo
  • Txipiroi handi 1
  • Tipula 1
  • 3 tomate
  • 2 porru
  • ¼ kg azenario
  • 3 baratxuri ale
  • Apioa
  • Erramua
  • Mendafina
  • Perrexila
  • Koñak kopa 1
  • Gatza
  • Irina
  • Oliba-olio birjina

Prestaketa:
Zatietan moztuko ditugu arrainak eta itsaskiak, eta txipiroiak arotan. Irinetatik pasatuko ditugu arin, eta oliba-olioa duen zartaginera sartu. Arin frijituko ditugu.
Arrainaren hondakinekin salda egingo dugu; iragazi eta gorde.
Buztinezko kazola batera pasako ditugu zatikatutako txipiroiak, arraina eta itsaskia. Diametro handikoa eta sakonera txikikoa izan behar du kazolak.
Tomatea, porruak, tipula eta belar aromatikoak erregosiko ditugu beste zartagin batean, eta gatza botako diegu. Arraina daukagun kazolara botako dugu erregosia. Era berean, arrain salda pixka bat gaineratuko dugu. Hori egin aurretik, irin koilarakadatxo batekin lodituko dugu salda, guztia elkartzeko.
Irakinaldi bat egin eta perfumatu koñakarekin, baratxuri txikitua eta perrexila gehitzearekin batera. Guztia sutan pausatzen utzi une batez, eta kazolan bertan zerbitzatu.

  • ITSASKI SASKI-NASKIA