ITSASOAN ERE BADAUDELAKO KLASEAK

ARROZA ABAKANDOAREKIN

Osagaiak (2 pertsonarentzat):

  • ± 500 gramoko abakando 1
  • 200 g arroz
  • Tipula erdia
  • 2 baratxuri ale
  • ½ litro arrain "fumeta" edo ura eta gatza

Prestaketa:
Aldi berean sueztituko ditugu txikitutako tipula eta bi baratxuri aleak.
Behin sueztitu direnean, zatitutako abakandoa gaineratuko dugu, eta hori ere sueztituko dugu. Jarraian, arroza botako diogu. Eragin eta bota arrain "fumeta", edo, besterik ezean, ura eta gatza.
15 minutuz egosi. Kazolan pausatzen utzi pare bat minutuz, eta atera mahaira.

  • ARROZA ABAKANDOAREKIN