ITSASOAN ERE BADAUDELAKO KLASEAK

Angulak modu tradizionalean

Osagaiak anoaka:

  • 100 g angula
  • Baratxuri ale 1
  • Pipermin zatitxo 1 edo 2
  • 3 koilarakada olio

Prestaketa:

Kazola handi batera edo zartagin batera bota ezazu olioa, jar ezazu su ertainean, eta gaineratu itzazu baratxuria eta pipermina txikituta. Baratxuria gorrituta dagoenean, itzali sua eta bota angulak, eta eragin etengabe 40-50 segundoz. Berehala zerbitzatu itzazu, aurretik berotutako banakako kaxolatxoetan.

  • Angulak modu tradizionalean