ITSASOAN ERE BADAUDELAKO KLASEAK

ABAKANDO ETA OTARRAINXKA SALPIKOIA

Osagaiak (2 edo 3 pertsonarentzat):

  • ± 400 gramoko 2 abakando
  • 4 otarrainxka
  • Tipuleta 1
  • Piper berde txiki 1
  • Piper gorri txiki 1
  • Entsaladarako tomate 1
  • Arrautza egosi 1
  • Oliba-olio birjina estra eta sagar-ozpina edo limoia nahierara

Prestaketa:
Mehe-mehe txikitu tipuleta, piper berdea, piper gorria, tomatea kubotan eta arrautza egosia.
Zatitu lehenagotik egositako abakandoak eta otarrainxkak eta gaineratu aurreko prestakinari.
Gatzozpindu oliba-olio birjina estrarekin eta sagar-ozpinarekin edo limoiarekin nahierara.
Gomendagarria da fresko ateratzea.

  • ABAKANDO ETA OTARRAINXKA SALPIKOIA